XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin berria zan, eta egun artan gela idiki zuten.

Gauzak ondo ulertzeko, itz auek gogoan artu.

Itzak (edo otsak) toki guztietara bialtzeko tresnari, erderaz Micrófono esaten zayo.

Micrófonok bialtzen dituanak artzeko, ta urrut-urruti egon arren, ederki entzuteko tresnari, Radioescucha.

Onek artzen duana bere inguruan banatzeko, urruti samarreraño, askok entzuteko eran, beste tresna bat, Altavoz esaten zayona, badago.

Azkenik, oiek guztiak, eta gai ortan aitatzen eta egiten diranak aditzera emateko Radiotelefonía esaten da.

Marconi jauna tresnetako gelan zegoan.

(Gauz oiek guztiak atera dituan gizon jakintsua Marconi jauna da).

Marconi jaunak Aita Santuari guztia erakutsi ta azaldu zion, eta micrófonoren aurrean jarririk, Aita Santuak orduntxe itzegingo zuala esan zuan.

Entzuten zeudenen biotzak ¿nola jarriko ziran?.

Aita Santua alki batean eseri egin zan; aurrean, mai batean micrófono bat bazegoan (irudiari begiratu); ta itzaldi laburtxo bat egin zuan, Lurrako baztar guztietan ederki entzuten ziotela.

Albistariak gero jartzen zutenez, Radioescucha asko, toki guztietan sakabanaturik, bazeuden, eta kristau askok, pozaren pozez txaloka aritu ziran.

Aita Santuak esan zuana bi itzetan esango dizut.

Gaiak aitatu; besterik ez.